Herrixenek Gabonetako zozketako bi sari banatu ditu

Andoni Elduaien 2022ko urt. 19a, 14:32
Lopetegi Iturgintza saltokiko irabazlea, eskuinean. (Argazkiak: Herrixen elkartea)

Elorza Bizikletak eta Lopetegi Iturgintza saltokietako sariak banatu ditu merkatari elkarteak, baina Maite Etxaniz Hortz Klinikan egokitutako zenbakiaren irabazleak ez du saria jaso oraindik.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako zozketako hiru sarietako bi banatu ditu azken egunetan. Elorza Bizikletak saltokian egokitu zen 8.655 zenbakiaren eta Lopetegi Iturgintza saltokiko 802 zenbakiaren jabeek jaso dute saria; 500 euroko erosketa bonua eskuratu dute bi irabazleek.

Zozketako hirugarren saria, ordea, Maite Etxaniz Hortz Klinikan suertatu zen. 9.708 zenbakiak irabazi zuen saltoki horretako saria. Zenbakiaren jabeak hilaren 24ra –datorren astelehena– arteko epea du saria jasotzeko. Osterantzean, Herrixen elkarteak 9.773 ordezko zenbakiaren jabeari emango dio 500 euroko erosketa bonua.

Elorza Bizikletak saltokiko irabazlea, eskuinean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide