Zein da 'konpittie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko abe. 3a, 08:15

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'serenerue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'konpittie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Konpittie deitzen zaio Azkoitian gozokiari. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lehen, jaixe izete zan konpittek erosteko eune".
  • Euskara batuan: "Lehen, igandea izaten zen gozokiak erosteko eguna".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide