Zein da 'serenerue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 26a, 08:16

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'burrundaie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'serenerue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Serenerue deitzen zaio Azkoitian garai batean auzoak zaintzen ibiltzen zen gau-zainari. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lehen, serenerue ibiltze zan gabin auzue zaitzen; oin, berriz, merixue".
  • Euskara batuan: "Lehen, gau-zainak zaintzen zuen auzoa; orain, berriz, udaltzaingoak".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide