Asteazkenean izango dira Kontzejupeko Pilota Txapelketako finalak

Julene Frantzesena 2021ko aza. 28a, 08:00
Kontzejupeko Pilota Txapelketaren aurtengo edizioko partida bateko irudia.

Udalak San Andres eguneko egitaraua bertan behera utzi duenez, egun bat geroago jokatuko dituzte finalak. Kontzejupean jokatuko izango dira partidak 17:15ean hasita.

Kontzejupeko Pilota Txapelketaren XLVII. edizioko finalak asteazkenean, abenduaren 1ean, izango dira. San Andres egunez jokatu ohi izan dituzte norgehiagoka horiek, baina udalak bertan behera utzi du jaiegun hori, eta finalak egun bat beranduago izango dira.

Kontzejupean jokatuko dituzte partidak 17:15ean hasita eta mailaz maila. Lehen finala benjamin mailakoena izango da; Jurgen Aizpuruak eta Ekain Juaristik Aiur Alkortaren eta Jokin Alkortaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Bigarren finala, kimu mailakoa, Erik Ariztegik eta Lander Isasak jokatuko dute, Pello Alkortaren eta Xabat Suduperen kontra. Infantiletan, Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola Eñaut Aldazabalen eta Jon Arregiren aurka ariko dira nor baino nor.

Ondoren, banakako finala jokatuko dute kadete mailako Oier Aldazabalek eta Inhar Egañak. Azken finala, berriz, jubenilena izango da: Iñaki Azkoitia eta Aitor Azkoitia Jon Etxanizen eta Markel Anduezaren kontra leihatuko dira.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide