Azaroaren 25a

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, tximeletak banatuko ditu udaleko Berdintasun sailak

Andoni Elduaien 2021ko aza. 24a, 09:39

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko tximeletak egin dituzte herriko eskoletan ikasleek. Udaleko Berdintasun sailak herritarren artean banatuko ditu bihar.

Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, Azaroak 25, eta horren harira, puntuz egindako tximeletak banatuko ditu udaleko Berdintasun sailak. Herriko ikastetxeak ere ekimenera batu dira, eta ikasleek tximeletak egin dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide