Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren bueltan herrian izan diren ekitaldietako albisteak eta Maxixatzenek egun horren harira landu dituen edukiak biltzen dituen atal berezia da honako hau.
Indarkeria matxistaren kontrako aldarriz busti dira eskualdeko herrietako plazak eta kaleak

Maialen Etxaniz 2021 aza 25 Azkoitia

Azkoitian, Azpeitian, Aian, Aizarnazabalen, Zumaian eta Zarautzen elkarretaratzeak egin dituzte. Orion eta Zestoan, aldiz, manifestazioak egin dituzte, eta jende ugari batu da deialdietara. Aurten, 69 indarkeria kasu artatu dituzte eskualdeko udal gizarte zerbitzuetan.