Zein da 'burrundaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 19a, 08:40

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'artxangue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'burrundaie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Burrundaie deitzen zaio Azkoitian burrunbari edo zaratari. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Grupo horrek burrundaie besteik eztu atatzen".
  • Euskara batuan: "Musika talde horrek zarata besterik ez du ateratzen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide