Zein da 'artxangue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 29a, 16:22

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txiba' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'artxangue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txiba deitzen zaio Azkoitian, Aste Santutan, santuak eramateko erabiltzen den haga sendoari. Adibidez, honela erabili ohi da:

Azkoitiko hizkeran: "Eskerrak artxangue ibiltze deun prozezixuen santuek emateko".

Euskara batuan: "Eskerrak haga sendo bat erabiltzen dugun prozesioan santuak eramateko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide