Maxixatzenen zozketak

'Narzis@' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 2a, 13:11

Larunbatean 18:00etan hasiko da ikuskizuna, Baztartxo antzokian. Etzi, osteguna, 12:00etara arteko epea dute Maxixatzeneko bazkideek zozketan izena emateko.

Larunbatean, Borobil Teatrok Narzis@ antzezlana aurkeztuko dut Baztartxo antzokian, 18:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek etzi, osteguna, 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek webgunean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide