'Narzis@' antzezlanerako sarrerak

'Narzis@' antzezlanerako sarrerak

Borobil Teatroa konpainiak Narzis@ gaztetxoentzako antzezlana taularatuko du datorren larunbatean, azaroak 6, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Konpainiaren azken obra da, eta Azkoitian egingo dute estreinaldia, 18:00etan hasita.

Peru mutil gaztea da. Lagun bakarra du, Maialen izeneko neska. Peruk 13 urte betetzen dituen egunean, gurasoek smartphone bat oparituko diote, eta une horretan bere bizitza erabat aldatuko da. Sare sozialak ezagutuko ditu eta beste pertsona bat izan daitekeela ohartuko da. Profil bat diseinatu dezake; izena aldatzea erabakiko du; orain, Narziso du izena.

GAZTETXOENTZAKO ANTZERKIA

Eguna: azaroak 6, larunbata

Ordua: 18:00

Zorte on!

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.