Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek 500 euro eman dizkiote Marea Urdinari

Andoni Elduaien 2021ko urr. 26a, 17:12

Ikasleak eta Marea Urdinako Orbegozo. (Izarraitz Lanbide Heziketa)

Material birziklatua oinarri hartuta eskulturak diseinatu eta egin zituzten Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako 'Ekonomia zirkularra modelatzen' izeneko programaren barruan. Han jasotako sariaren zati bat eman diote ikasleek Marea Urdinari.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 'Ekonomia zirkularra modelatzen' izeneko programaren bigarren edizioa egin zuen iazko azaroan, eta Izarraitz Lanbide Heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloko bigarren mailako ikasleek lehiaketa irabazi zuten. Ikasleek material birziklatuekin eskulturak diseinatu eta egin zituzten orduan.

Lehiaketan irabazitako saritik, 500 euro Marea Urdina elkarteari ematea erabaki dute ikasleek, "aniztasunaren alde" elkarteak bailaran egiten dituen ekintzetan laguntzeko. "Zuen lana denon eredu", azaldu dute ikasleek Marea Urdinako Aritz Orbegozori dohaintza egin diotenean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide