Azkoitiko bi baratze saritu dituzte Ekogunearen lehiaketan

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 22a, 15:39
Bigarren saria jaso duen baratzearen argazkia.

Udako baratze ederrenen II. lehiaketan bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte Azkoitiko Baratze Parkeko bi erabiltzailek. Gipuzkoa osoko baratze parkeetan sailak dituztenek zuten lehiaketan parte hartzeko aukera, beren sailetako argazkiak bidalita.

Azkoitiko Baratze Parkeko Jose Luis eta Roxali erabiltzaileak –antolatzaileek ez dute horien abizeik eman– sarituak izan dira Ekogunearen Udako Baratze Ederrenak lehiaketaren bigarren edizioan.

Lehiaketan hiru sari banatu ditu Ekoguneak, eta bigarrena eta hirugarrena izan dira Azkoitiko erabiltzaileentzat. Herriko baratze parkeko 29. eta 13. lursailen erabiltzaileak dira, hurrenez hurren, saritu dituztenak. Bertako produktuen saski bana jasoko dute, 60 euroko balioa duena Jose Luisek, eta 40 eurokoa Roxalik.

Gipuzkoa osoko baratze parkeetan sailak dituztenek zuten lehiaketan parte hartzeko aukera. Horretarako, uztailaren 1etik irailaren 26ra bitartean egindako argazkiak bidali behar zituzten, bakoitzaren baratzeetan ateratakoak.

Hirugarren saria jaso duen baratzearen saria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide