Zein da 'karretue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 8a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txarie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'karretue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Karretue deitzen zaio Azkoitiko hizkeran batetik besterako ibilera aldrebesa duen pertsonari. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Mutil harek zamarren goizien karretue!".
  • Euskara batuan: "Mutil hark ibilera aldrebesa zeraman goizean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide