Zein da 'txarie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 1a, 08:45
(Free-Photos/Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'sasiletraue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'txarie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txarie hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran baso bat zikina edo zuhaitz desberdinez nahastuta dagoela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Azkottiko auzotan geruo ta txaratsuo daude basuek".
  • Euskara batuan: "Azkoitiko auzoetan gero eta baso nahasiagoak daude".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide