'Annette', 'Jungle Cruise' eta 'Benedetta' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko ira. 29a, 08:45
'Benedetta' filmaren irudi bat. (Argazkia: Filmaffinity)

Zinetogramek denboraldi berriko lehen zine forum saioa egingo du ostiralean. Larunbatean, aldiz, ez da izango film emanaldirik antzokian, The Primitals ikuskizuna medio.

Annette, Jungle Cruise eta Benedetta filmak ikusteko aukera izango da datorren ostiraletik astelehenera bitartean, Baztartxo antzokian. Annette filmarekin Zinetogram taldeak ostiralean hasiko du zine forum denboraldi berria; 19:30ean izango da lehen saioa.

Larunbatean, The Primitals ikusteko aukera izango da antzokian, eta horregatik, ez da film emanaldirik izango Baztartxon. Yllana taldearen ikuskizuna ere 19:00etan hasiko da. Honako lotura honetan eskuratu daitezke sarrerak

Igandean, aldiz, bi film emango dituzte Baztartxon. 17:00etan, haurrentzako Jungle Cruise eskainiko dute, eta 19:30ean, Benedetta. Astelehena izango da ikuslearen eguna Baztartxon, eta orduan ere Benedetta filma ikusteko aukera egongo da antzokian.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak: 

Annette filma

Jungle Cruise filma

Benedetta filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide