Musika eta komedia uztartzen dituen The Primitals ikuskizuna aurkeztuko dute Baztartxon, urriaren 2an

Andoni Elduaien 2021ko ira. 23a, 14:39

Urriko lehen larunbatean izango da ikuskizuna Baztartxo antzokian, eta dagoeneko eskuratu daitezke emanaldirako sarrerak.

Azkoitiko Udalak antolatuta, Yllana eta Primital Bross konpainiek The Primitals ikuskizuna aurkeztuko dute Baztartxo Antzokian, urriaren 2an. Musika eta komedia uztartzen dituen ikuskizuna 19:00etan izango da herriko antzokian, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Entradium atarian, 8 euroren truke. Ikuskizunak 90 minutuko iraipena du eta musika izango da protagonista nagusia.

Gurea izan daitekeen planeta bateko lau aborigenek eszenatokia aldarrikatzuko dute, publikoa konkistatzeko prest. Barre algaraka edo aihotz kolpeka, mila generotako musika aurkeztuko dute a cappella eran. Munduko zenbait txokotako musikak hartuko du Baztartxoko eszenatokia.

Funtsean, ikuskizunean tribu disfuntzional baten istorioa azalduko dute, hala nola gatazkekin, amets handinahiekin, desoreka mentalekin eta milurteko farmakopearekin. Xamanismoa lau ahotseta entzun ahal izango da, tragikomedian eta antzinako abangoardismoan oinarritutako The Primitals ikuskizunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide