Zein da 'ostrokue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko ira. 17a, 08:45
Langile bat, lanak amaituta. (Argazkia Pixabay/Jarmoluk)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'laugorrixen' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'ostrokue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Ostrokue hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran etxe bateko obrak amaitutakoan egiten den bazkari-afaria adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zuen etxeko obrie bukautekun ostrokue eingoi(n)au, ez?".
  • Euskara batuan: "Zuen etxeko lanak amaitutakoan bazkari edo afariren bat egingo dugu, ez?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide