Zein da 'laugorrixen' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko ira. 10a, 08:40

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'maxpildu' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'laugorrixen' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Laugorrixen hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran norbait arrazoi bategatik kezkatuta eta lorik egin gabe dagoela adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hi etxea noiz etorriko laugorrixen eon berkoi(n)au, zapaturo morun".
  • Euskara batuan: "Larunbatera bezala, hi etxera noiz iritsiko kezkatuta egon beharko di(n)agu".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide