Hiru eta bat irabazi dio Ttakunek Aloña Mendiri

Nerea Uranga 2021ko ira. 11a, 15:32
Tta-kun areto futboleko taldekoak, Oñatiren kontrako lagunartekoa hasi aurretik berotzen. (Ttakun AFT)

Azkoitiko Tta-kun areto futbol taldeak sasoiko dagoela erakutsi du gaur Elkarguneko kantxan Oñatiko (Gipuzkoa) Aloña Mendi taldearen kontra jokatutako lagunartekoan. 11:00etan hasi dute areto futbolekoek partida, eta Oñatiko futbolariak izan dira aurrenak markagailua estreinatzen; 22. minutuan sartu dute lehen gola. Hiru minutu geroago, ordea, Ttakun taldeko Urtzik gola sartu du. 1 eta 1 berdinduta iritsi dira atsedenera.

Partidaren bigarren zatian, Azkoitikoen kontrakoek ez dute golik sartu, eta Ttakun aurrea hartzen joan da. 33. minutuan Alexek sartu du gola eta 59.ean Urtzik. Ondorioz, 3 eta 1 irabazi du Tta-kunek.

Tta-kun areto futbol taldea 2019. urtean sortu zuten herriko hainbat gaztek. Gipuzkoako Hirugarren Mailan ekin zion ibilbideari, baina igoera tarteko, gaur egun Bigarren Mailan dago. Taldeak urriaren 2-3ko asteburuan hasiko du denboraldi berria. Lehen neurketa etxean jokatuko du Bilkoin Legorreta taldearen kontra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide