Zein da 'maxpildu' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko ira. 3a, 08:30
Mahatsa oinekin zanpatzen. (Argazkia: rutadelvinoriberadelduero.es)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txermena' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'maxpildu' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Maxpildu hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran zerbait txikituta edo zanpatuta utzi dela hitza esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Fruta gainin jarri ta dana maxpildute laga zun Jaionek".
  • Euskara batuan: "Frutaren gainean eseri zen Jaione, eta dena zanpatuta utzi zuen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide