Zein da 'txermena' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko abu. 27a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'xipulerue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'txermena' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txermena hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran udarea esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Otarraka txermen ekarri zun osabak txabolatik".
  • Euskara batuan: "Otarrakada bete udare ekarri zuen osabak txabolatik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide