Azpeitiko Bilal taldeak irabazi du Azkoitiko IX. Kriket Txapelketa

Julene Frantzesena 2021ko abu. 10a, 15:17

Joan zen igandean Azkoitiko IX. Kriket txapelketak hartu zituen Oteiza frontoiak, eta ehun lagun inguru aritu ziren lehian egun osoan zehar. Hamabi talde aritu ziren nor baino nor; Arabako hiru; Azkoitiko eta Azpeitiko bina; eta Donostiako, Eibarko, Zumarragako, Logroñoko eta Burgosko bana.

Txapelketa amaitzean hainbat garaikur banatu zituen Azkoitiko Udalak. Talde onenen hiru sarietako bi Azpeitira joan ziren; izan ere, lehen saria Bilal taldeak jaso zuen, eta hirugarrena, berriz, Arretxe taldeak. Bigarren saria Gasteizko taldearentzat izan zen. Sari horiez gain, baina, beste bi ere banatu zituzten: Burgosko taldeko Haseeb-ek jaso zuen jaurtitzaile onenarena, eta jotzaile onenarena, aldiz, Gasteizko Chand-ek.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide