Bihar jokatu du Anaitasunak denboraldi aurreko lehen neurketa, Txerloian

Mailo Oiarzabal 2021ko abu. 6a, 11:18
Anaitasunako jokalariak, denboraldi aurreko estreinako lan saioan. (Anaitasuna)

Debako Amaikak Bat taldearekin neurtuko ditu indarrak gizonen talde nagusiak, 11:30ean hasita. Kopuru mugatuarekin, baina ikusleek futbol zelaira sartzeko aukera izango dute.

Uztailaren 26an lanera itzuli ondoren, bihar jokatuko du Anaitasunaren gizonen talde nagusiak denboraldi aurreko lehen lagunarteko neurketa. Txerloian, 11:30ean hasiko da azkoitiarrek Debako Amaikak Bat taldearen kontra jokatuko duten partida.

2021-2022 denboraldian Espainiako Hirugarren Mailan ariko den taldearen lehen urratsak jarraitu nahi dituzten zaleek horretarako aukera izango dute bihar, Txerloiko ateak irekita izango baitira aspaldiko partez ikusleentzat. Hala ere, eta COVID-19aren kontrako neurriak direla eta, ikusleen kopurua mugatua izango da, eta "COVID protokoloa errespetatzea" eskatu du klubak sare sozialen bidez.

11:00etan irekiko dituzte bihar Txerloiko ateak, eta 11:45ean itxiko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide