Zein da 'txaplanin' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko uzt. 2a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'antuxune' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'txaplanin' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txaplanin hitzak pertsona bat ezer handirik egin gabe egotea esan nahi du. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Goiz erdixe txaplanin bota deu lan haundik ein gabe".
  • Euskara batuan: "Goiz erdia pasatu dugu lan handirik egin gabe".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide