Zein da 'antuxune' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko eka. 25a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'zuiñe' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'antuxune' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Antuxune hitzak metalezko katilu kirtenduna edo antosina esan nahi du. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hartu mendireko antuxune motxilikin batea".
  • Euskara batuan: "Hartu mendirako antosina motxilarekin batera".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide