Urbanue autobusaren zerbitzuan aldaketak izango dira bihar

Ihintza Elustondo 2021ko eka. 24a, 15:21

Juniorren Gipuzkoako XXXI. Itzuliaren atariko etapa Azkoitian jokatuko dute bihar. Hori horrela, Urbanue autobusa ez da Santa Klarako geltokian geratuko 17:00etatik 19:00etara. 

Juniorren Gipuzkoako XXXI. Itzulia Azkoitian hasiko da bihar, ostirala. Txirrindularitza proba hori herrigunean jokatuko denez, Urbanue autobusa ez da Santa Klarako geltokian geratuko 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Lehen txirrindularia 17:15ean abiatuko da Santa Klara kaletik, eta 30 segundo beranduago aterako da hurrengoa. Guztira, ia lau kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Gipuzkoako Itzuliaren atariko etapa izango da Azkoitikoa.