Iker Epelde eta Aratz Zabaleta nagusi, Udaberri Txapelketako gomazko paletako binakako finalean

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 20a, 15:03

Iker Epelde eta Aratz Zabaleta nagusi izan dira Udaberri Txapelketako binakako finalean, Elgoibarko Lagunak pilota elkarteko Asier Gurrutxaga eta Mikel Arrieta mendean hartuta. Azkoitiarrak 25-10 gailendu dira markagailuan. 

Asteburu garrantzitsua zuten aurretik Azkoitiko palistek, eta emaitza txukunekin amaituko dute jardunaldia; izan ere, azken txanpan sartzear dagoen asteburua primerakoa izan da palista azkoitiarrentzat. Atzo, larunbata, Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren finalerako txartela eskuratu zuten, finalerdietan Tolosa mendean hartuta. Atzoko partida 2 eta 1 galdu arren, Herriartekoaren final handira sailkatu ziren azkoitiarrak, finalerdietako itzulerakoan partida bat irabaztea aski baitzitzaien. Gaur, berriz, Udaberri Txapelketako gomazko paletako finalak jokatu dituzte Azkoitiko Gurea Pilotalekuan, eta herrian bertan gelditu da txapeletako bat.  

Iker Epelde eta Aratz Zabaleta nagusi izan dira Udaberri Txapelketako binakako finalean, Elgoibarko Lagunak pilota elkarteko Asier Gurrutxaga eta Mikel Arrieta mendean hartuta. Azkoitiarrak 25-10 nagusitu dira markagailuan. 

Jokin Aizpuru azkoitiarrak, aldiz, ez du nahi bezalako emaitza eskuratu, eta 25-19 galdu du zazpi koadro barruko Gipuzkoako Txapelketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide