101 positibo berri zenbatu zituzten atzo Gipuzkoan

Julene Frantzesena 2021ko mai. 22a, 13:07

%4,1ekoa izan zen positibotasun tasa atzo Hego Euskal Herrian. Herenegungoak baino apur bat hobeak dira atzoko datuak, eta ospitaleetako ZIUetako okupazioak ere behera egin du.

Osakidetzak eta Osasunbideak plazaratu berri dituzten datuen arabera, denera, 10.474 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietan 430 lagunek eman zuten positibo; alegia, proba egin zuten lagunen %4,1ek.

Kasu horietatik 221 Bizkaian atzeman zituzten, 101 Gipuzkoan, 60 Nafarroan eta 36 Araban. Lurralde horietatik kanpo bizi diren beste hamabi lagunek ere eman zuten positibo. Herenegun baino 37 positibo gutxiago zenbatu zituzten atzokoan Hego Euskal Herrian, eta positibotasun tasak ere behera egin du apur bat. 

COVID-19aren ondorioz, 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, herenegun bezalatsu (44 izan ziren orduan), eta gaixotasun hori duten 125 pertsona daude egun ZIUetan –herenegun baino bost pertsona gutxiago–.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide