Festarik gabeko bigarren sanisidroak Madariagan

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 15a, 14:17

Txupinazoa bota dute, baina pandemia dela-eta beste ekitaldirik ez antolatzea erabaki du hango auzo elkarteak.

Gaur San Isidro eguna izan arren, festa usainik ez da Madariaga auzoan. Pandemia dela eta, bigarren urtez jarraian jairik ez ospatzeko erabakia hartu dute hango auzo elkarteko kideek. Txupinazoa bota dute, baina beste ekitaldirik ez da izango. Datorren urtean, ordea, egoera bestelakoa izango dela uste dute, eta festak ospatzeko moduan izango direla. Gainera, ondo bidean, ordurako bukatuta izango dituzte auzoan martxan diren obrak. Azkoitiko Parrokiak auzoko bizilagun bati saldu zion Apaizetxea, "han taberna edo antzeko zerbait jartzeko edota bertan bizitzeko", eta salmentatik aterako diruarekin San Isidro baseliza eraberritzeko lanei ekin zieten martxoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide