Gaur da emakumeen ahalduntze ikastaroetan izena emateko azken eguna

Julene Frantzesena 2021ko api. 20a, 10:46

Apiriletik ekainera lau ikastaro izango dira: Arteterapia, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, batukada eta autodefentsa tailerra. Herritarren Harrera Bulegora joanda, 943-08 00 80 telefonora deituta edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita eman daiteke horietan izena.

Azkoitiko Udaleko Berdintasun Sailak lau ikastaro antolatu ditu emakumeek ahalduntzeko martxan duen egitasmoaren barruan, eta gaur, asteartea, da horietan izena emateko azken eguna. Arteterapia, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, batukada eta autodefentsa tailerra prestatu dituzte apiriletik ekainera bitarterako, eta horietan izena eman nahi dutenek Herritarren Harrera Bulegora joanda, 943-08 00 80 telefonora deituta edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide