Finala etxeetan ere jokatzen da

Andoni Elduaien 2021ko api. 3a, 11:30

Gaur, larunbata, Athleticek eta Realak kopako finala jokatuko dute Sevillan (Andaluzia, Espainia), 21:30ean hasita.

Realak eta Athleticek Sevillan jokatuko duten finalaren atarian, herritar askok eta askok beren etxeetako balkoiak eta leihoak apaindu ditu talde bietako baten koloreekin. Puxikak, banderak, bufandak nahiz kamisetak, jarraitzaile zuri-gorriek eta txuri-urdinek armairuak hustu dituzte etxaurrean jartzeko.

Etxe batzuetan Realaren golak bakarrik ospatuko dira, beste batzuetan Athleticenak, baina badira zuri-gorrien zein txuri-urdinen golak etxe berean ospatuko dituztenak ere. Finala, etxeetan hasi da aurten jokatzen; izan ere, urtebete egon behar izan dute futbolzaleek Euskal Herriko bi taldeek jokatu beharreko finalaren zain

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide