Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek spota kaleratu dute

Julene Frantzesena 2021ko mar. 15a, 09:22

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek Aupa zu! leloa aurkezteko spota kaleratu dute. Hain zuzen ere, lelo hori erabiliko dute datozen hilabeteetan: "2022ko martxoaren 26ra arte erabiliko dugu, orduan espero baitugu nazioarteko maratoi erdia egin ahal izatea eta Alejandro Gomez behar den bezala omentzea". Horrez gain, gizarteari "pandemiak sortutako eragozpen guztiak atzean uzteko eta oztopoak oztopo lanean tinko eta zentzuz jarraitzeko animoak" eman nahi izan dizkiote maratoi erdiaren antolatzaileek.

Bestalde, zabalik da oraindik maratoi erdiaren aurtengo edizioan izena emateko epea. Aurtengoa hil berri den Alejandro Gomez atletaren omenezko lasterketa berezia izango da; izan ere, lasterketa birtuala izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide