'COVID-19a: urtebete gurean' saio bereziaren aurrerapena

GUKA magazina 2021ko mar. 7a, 09:00

Koronabirusaren pandemia gurera iritsi zela urtebete beteko da datorren astean. Hasierako egun eta aste zoro haietan herritar ugari pasa zen Urolako Komunikazion Taldeko mikrofono eta kameren aurretik. Mireia Galarza kazetaria haietako batzuengana bueltatu da orain.

Hurrengo igandean, hilaren 14an, 'COVID-19a: urtebete gurean' saio berezia estreinatuko du UKTk, eta GUKA magazinean saio horren aurrerapena ikusi ahal izan dugu. Azkoitiko Xabier Barquero erizainarekin eta Orioko Zaharren babeslekuko presidente Txomin Iribarrekin izan da Galarza, duela urtebete esandakoak gogorarazten eta urtebete honen errepasoa egiten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide