Zein da 'erreprentzixue ein' Azkoitiko adieraren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko ots. 19a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'euterie' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'erreprentzixue ein' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Erreprentzixue ein adiera erabiltzen da Azkoitiko hizkeran, errieta egin esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Etxea beandu allau zielako, gurasuek sekuleko erreprentzixue ein zixoben seme-alabai".
  •  
  • Euskara batuan: "Etxera berandu iritsi zirelako, gurasoek sekulako errieta egin zieten seme-alabei".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide