Eneritz Furyak kontzertua emango du igandean Matadeixen

Andoni Elduaien 2021ko ots. 10a, 11:29
Eneritz Furyak (Argazkia: Eneritz Furyak)

12:30ean hasiko da kontzertua igandean, baina sarrerak aurrez eskuratu beharko dira Matadeixeko kideekin harremanetan jarrita.

Datorren igandean, otsailak 14, Eneritz Furyak abeslariak kontzertua emango du Azkoitiko Matadeixen, 12:30ean. Emadan kaleratzear duen diskoa aurkeztuko du Azkoitian Eneritz Furyakek. 2020ko urrian kontzertua ematekoa zen Eneritz Furyak Matadeixen, baina orduan bertan behera gelditu zen.

Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezia eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat. Pop estilotik ez dago urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinplea du, eta abestien trinkoak aurkezten ditu. Bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin produzitu nahiz grabatu ditu abestiak. 

Kontzerturako sarrerak aurrez eskuratu beharko dira, eta horretarako mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da mezua. Emanaldirako sarrerak 7 euro balio du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide