Eneritz Furyak eta Makkela taldeen kontzertuak, bertan behera

Julene Frantzesena 2020ko urr. 11a, 11:03
Eneritz Furyak.

Bi talde horiek gaur ziren kontzertuak eskaintzekoak, baina Matadero Ekintzakek bertan behera utzi ditu bi emanaldiak.

Eneritz Furyak eta Makkela taldeek kontzertuak eskaini behar zituzten gaur, igandea, Matadeixen, baina antolatzaileek azaldu dutenez, bertan behera gelditu dira emanaldi biak. Matadeiro Ekintzakek ez du azalpen gehiago eman, eta eragozpenengatik barkamena eskatzearekin, aurki izango direla bueltan adierazi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide