Herriko mugetatik atera ezinak irudi bitxiak utzi ditu

Maialen Etxaniz, Gorka Eizagirre eta Urtzi Oteiza 2021ko urt. 26a, 18:10

Eusko Jaurlaritzaren aginduz, herritarrek ezin dute bizileku duten udalerritik atera, ez bada lan, hezkuntza, zaintza edo osasun arrazoiengatik. Horrek eguneroko ohiturak aldatzea ekarri die bati baino gehiagori. Azpeititik joan-etorria egiteko ohitura dutenek, ibilaldi motzagoa egin beharko dute egunotan, eta Munategin buelta erdia eman berriz herrigunera itzultzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide