COVID-19aren kontrako txertoaren bigarren dosia hartu dute San Jose egoitzakoek

Julene Frantzesena 2021ko urt. 25a, 11:12

Egoiliarrek eta langileek gaur goizean osatuko dute txertaketa prozesua. Gaurkoan, gainera, egoitzatik kanpoko osasun langileei ere jarri diete txertoa; haientzako lehen dosia izan da gaurkoa.

San Jose egoitzako egoiliarrek eta langileek gaur jaso dute COVID-19aren kontrako txertoaren bigarren dosia. Duela 21 egun hartu zuten lehendabizikoa eta, horrenbestez, osatu dute txertaketa prozesua.

Gaurkoan, ordea, egoitzakoak ez dira izan txertoa hartu duten bakarrak. Izan ere, herriko anbulatorioko osasun langileak ere igo dira gaur egoitzara; egoiliarrek eta egoitzako langileek ez bezala, haiek txertoaren lehendabiziko dosia hartu dute gaur.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide