514 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 25a, 12:53

Pixka bat jaitsi da kasu positiboen kopurua Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan; asteazkenean baino 37 kasu gutxiago atzeman zituzten atzo. Dena den, 500 kasuren langatik gora jarraitzen du eguneko kopuruak. 

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek jakinazi dituzte koronabirus kasuen inguruko atzoko, abenduaren 24ko, datuak. Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan 514 kasu positibo atzeman zituzten atzo. Herenegun izandako datuekin alderatuta (551 kasu) jaitsiera txiki bat egon da, baina 500eko langa ez da jaitsi.

Osakidetzak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.217 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta 410 kasu positibo hauteman zituzten. %5,7ko positibotasun tasa adierazten du horrek. Bizkaian eman ziren atzo kasu gehien, 218; Gipuzkoan, 124 kasu izan ziren eta Araban, 63. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi direnen bost kasu ere izan ziren atzo.

COVID-19aren ondorioz, 39 lagun ospitaleratu zituzten atzo Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako erietxeetan. Zaintza Intentsiboko Unitateetan, berriz, 89 pertsona daude gaur-gaurkoz.

Nafarroan, berriz, beste 104 kasu atzeman zituzten atzo egindako 1.948 PCR eta antigenoen probetan. Positibotasun tasa %5,3koa izan zen atzo lurralde horretan. Asteazkenean baino hogei kasu poisitubo gutxiago detektatu dituzte Nafarroan; 124 kasu izan ziren herenegun. Hala ere, igoera nabarmena izan da Nafarroan astearen hasierako datuekin alderatuta: 57 kasu izan ziren aurreko igandean, eta 79 astelehenean. 

Osakidetzak ez du herriz herriko daturik argitaratu, horien berri astelenean aterako duen txostenean emango duela argitu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide