Mantendu egin da positibotasun tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abe. 6a, 15:08

Herenegun baino positibo gutxiago zenbatu zituen Osakidetzak atzokoan, baina egindako probak ere gutxiago izan ziren. Positibotasun tasa %6,5ekoa da une honetan.

Osakidetzak plazaratutako azken datuen arabera, 6.985 proba diagnostiko egin zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik 452 emaitza izan dira positiboak, beraz, positibotasun tasa %6,5ekoa da gaurkoan, atzokoaren bera. Herenegun baino 68 positiebo gutxiago detektatu zituzten atzo, baina egindako probak ere gutxiago izan ziren. 452 horietatik 83 Araban atzeman dituzte, 224 Bizkaian eta 144 Gipuzkoan. Beste kasu bat, berriz, hiru lurralde horietatik kanpo atzeman dute. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19a dela-eta 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, herenegun baino bederatzi gutxiago, eta COVID-19az gaixotuta dauden 130 pertsona daude ZIUn gaur, atzoko kopuru berbera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide