Agortu dira Zuhaitz Gurrutxagaren 'FutbolisTOK' bakarrizketa saiorako sarrerak

Andoni Elduaien 2020ko abe. 2a, 17:40

Zuhaitz Gurrutxaga.

Larunbatean 19:00etan izango da elgoibartarraren bakarrizketa saioa, Baztartxo antzokian.

Agortu dira Zuhaitz Gurrutxagak larunbatean Baztartxo antzokian eskaini behar duen FutbolisTOK bakarrizketa saiorako sarrerak. Azaroaren 20an jarri zituzten sarrerak salgai Baztartxon, eta gaur, abenduak 2, agortu dira guztiak.

19:00etan hasita, Baztartxo antzokian izango da elgoibartarra. Duela bospasei urte Confidencias de un futbolisto lanarekin aritu zen herriz herri eta antzokiz antzoki futbolari ohi eta telebistako aurkezlea, eta orain agertokietara itzuli da FutbolisTOK izeneko euskarazko bakarrizketarekin.

Maxixatzenek Gurrutxagaren bakarrizketa saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean.