Maxixatzenen zozketak

Zuhaitz Gurrutxagaren 'FutbolisTOK' bakarrizketa saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 30a, 14:53
Zuhaitz Gurrutxaga.

Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketa saioa eskainiko du larunbatean Baztartxo antzokian. Maxixatzenek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean.

Datorren zapatuan, abenduak 5, Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa saioa eskainiko du, Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek emanaldia zuzenean ikusteko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditu, udalaren laguntzarekin.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein denboralditan egin zuen debuta Realarekin Zuhaitz Gurrutxagak?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, abenduak 3, osteguna, baino lehen. Asmatzaileen artean zozketa egingo da, eta abenduaren 4an, ostirala, jakinaraziko dira irabazleen bi izenak webgunean.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide