Hasi dira jostailuak eta eskola materiala biltzen

Andoni Elduaien 2020ko abe. 2a, 12:02

Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleak babesgabetasunean dauden haurrentzako jostailuak eta eskola materiala biltzen ari dira egun hauetan. Ostiralera bitartean, Berdura Plazan bilduko dute materiala, eta larunbatean, berriz, Kontzejupean.

Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzat eta nerabeentzat jostailuak eta eskola materiala biltzen ari dira Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleak. Herritarrak sentsibilizatzeko eta hainbat haurrek dituzten beharrei erantzuteko helburuekin hasi dute kanpaina.

Larunbatera bitartean bilduko dute materiala: ostiralera bitartean, Berdura Plazan jasoko dute materiala, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Larunbatean, abenduaren 5ean, berriz, Kontzejupean jarriko dute bilketa gunea, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara.

Bildutako materialaren banaketa Gurutze Gorriaren eta Caritasen bidez egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide