Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako jostailuak eta eskola materiala bilduko dituzte abenduaren 1etik 5era

Julene Frantzesena 2020ko aza. 27a, 08:00
Orion egindako jostailu bilketa bateko irudia. (Karkara)

Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek antolatu dute material bilketa. Abenduaren 1etik 4ra Berdura Plazan egingo dute bilketa, eta hilaren 5ean, berriz, Kontzejupean.

Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarte Integrazioa zikloko ikasleek babesgabetasun egoeran dauden haurrentzat eta nerabeentzat jostailuak eta eskola materiala biltzeko kanpaina jarri dute martxan. Abenduaren 1etik 5era egingo dute material bilketa, herritarrak sentsibilizatzeko eta hainbat haurrek dituzten beharrei erantzuteko.

Abenduaren 1etik 4ra Berdura Plazan jasoko dute materiala, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara bitartean. Abenduaren 5ean, berriz, Kontzejupean jarriko dute bilketa gunea, 10:00etatik 13:00etara zein 16:30etik 19:00etara.

Herritarrei bilketan parte hartzeko deia egin diete bilketaren sustatzaileek, eta jostailuak egoera onean eta osorik egon daitezela eskatu dute horiek; hau da, herritarrei eskatu diete berrerabiltzeko moduan dauden jostailuak eramateko zapatuan jarriko duten postura. Jostailu banaketa Gurutze Gorriaren eta Caritasen bidez egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide