Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa, bertan behera

Anartz Izagirre 2020ko aza. 10a, 09:21

Iazko Herri Lasterketako irudi bat. (Maxixatzen)

Raka Maraton Kirol Elkarteak adierazi duenez, "bizi dugun egoera" dela-eta Herri Lasterketa ez antolatzea erabaki dute. Halere, datorren urtean berriro itzuliko direla azaldu dute antolatzaileek.

Azaroaren 28an ziren egitekoak Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa, baina Raka Maraton Kirol Elkarteak azaldu duenez, proba bertan behera uztea erabaki dute. Elkarteko kideen esanetan, "pena handiz" hartu dute erabakia, baina nabarmendu dute osasun krisiak bultzatuta "guztien ongizatearen alde" egiteko hautua egin dutela. Aurten, beraz, Herri Lasterketarik ez da izango Azkoitian, baina antolatzaileek datorren urterako prestatzen hasteko eskatu diete herritarrei; "gogoratzekoa izango da", gaineratu dute.

Joan zen urteko Herri Lasterketa Iker Ortiz de Zaratek eta Nerea Etxeberriak irabazi zuten. Ikusi hemen argazkiak.