Neurri berriak tarteko, orduz aldatuko dituzte Baztartxo antzokiko film emanaldiak

Andoni Elduaien 2020ko aza. 6a, 11:37
Baztartxo antzokia.

Ordutegi aldaketak izango dituzte larunbateko, igandeko eta asteleheneko film emanaldiek.

Eusko Jaurlaritzak agindu dituen neurri berriak direla eta, Baztartxon asteburuan ematekoak ziren film emanaldien ordutegietan aldaketak iragarri dituzte antzokiko arduradunek. Gaur 19:00etarako Urola Bizirik taldeak antolatutako Aralar: mundua leku den lurra dokumentala bere horretan mantenduko dute; 19:00etan hasiko da. Aldaketak bihartik, zapatua, aurrera izango dira. Zinetogramek larunbaterako antolatutako El lago del ganso salvaje zine foruma 19:30etik 18:30era aurreratu dute.

Igandean, berriz, haurrentzako filmak 17:00etan hasi ohi dira, baina igande honetako El arco mágico film emanaldia 16:30ean hasiko da. Helduentzako Una pastelería en Notting Hill filma ere ordu erdi aurreratu dute, eta beraz, 19:00etan hasiko da igande honetan. Astelehenetako film emanaldia ere 20:00etatik 19:00etara aurreratu dute. Astelehenekoa, ohi bezala, ikuslearen eguna izango da; Una pastelería en Notting Hill filma eskainiko dute astelehenean ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide