Zer esan nahi du 'txinbanban eon' Azkoitiko esamoldeak?

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 23a, 08:00
(Irudia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'ardaixe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'txinbanban eon' esamoldea aukeratu du. Ba al dakizu zein den horren esanahia?

Txinbanban eon esamoldeak txoritan egon esan nahi du, alegia, arretarik jarri gabe. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ikasle gehixenak gaur eun txinbanban eoteie; ez die gauzen erdixekin enteratzen".
  • Euskara batuan: "Ikasle gehienak gaur egun arretarik jarri gabe egoten dira; ez dira gauzen erdiez jabetzen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide