Zer esan nahi du 'ardaxe' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 16a, 09:26

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'elderra' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ardaxe' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ardaxe hitzak iskanbila edo zarata sortzea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Patxik eta Anttonek atzo pelota kontun hitz eitten hasi ta azkenin hasarraute ikeraarrizko ardaxe euki zeben".
  • Euskara batuan: "Patxi eta Antton pilotari buruz hasi ziren hitz egiten atzo, eta azkenean haserretuta ikaragarrizko iskanbila sortu zuten".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide