Zer esan nahi du 'elderra' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 9a, 09:00
Argazkia: Pixabay

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'ttanttana' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'elderra' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Elderra hitzak listua edo lerdea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ahotik elderra zula aillau zan antxintxikalaixe meta".
  • Euskara batuan: "Ahotik lerdea zeriola iritsi zen lasterkaria helmugara".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide