Beste 935 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Bizkaian zenbatu dituzte kasu gehien, 406, eta hiru lagun hil dira Nafarroan. Asteburua izanik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du herriz herriko daturik eman.

Atzo beste 935 positibo zenbatu zituzten Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasun Publikorako Institutuak kaleratu berri dituzten datuen arabera.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du positiboen kopuruak, ostegunean baino berrogei gehiago zenbatu baitzituzten atzo: 745 kasu izan ziren atzo eta 705 kasu izan ziren herenegun. Aipatzekoa da, gainera, herenegun baino PCR proba gutxiago egin zituztela atzo. Herenegun 9.841 proba egin zituzten; atzo, aldiz, 9.826.

Beste behin ere Bizkaian zenbatu dituzte positibo gehien –406 kasu lurralde horretan–. Gipuzkoan,  gorabehera txikia izan du positiboen kopuruak: herenegun 217 kasu atzeman zituzten, eta atzo 223 izan ziren. Araban, berriz, 114 positibo zenbatu zituzten atzo, herenegun baino zortzi gutxiago.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo beste 36 lagun ospitaleratu behar izan zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta 47 daude ZIUn, herenegun baino bat gutxiago.

Nafarroan, berriz, 190 positibo zenbatu zituzten atzo, herenegun baino 32 gehiago, 2.300 PCR proba eginda. Koronabirusaren eraginez, azken orduetan bederatzi lagun ospitaleratu dituzte –horietako bat ZIUn– eta hiru lagun hil dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide